En esta página se utiliza javascript para visualizar mejor las fotos, pero se puede utilizar sin tener activo javascript.

Zer da osteopatia

 

Osteopatia gorputz-gogo-espirituen batasunean oinarritutako eskuzko terapeutika bat da. Bestelako aukera bat da hainbat eta hainbat gaitz tratatzeko. Medikuntza klasikoak ez bezalako ikuspegi orokorra du gizabanakoari eta hark osasunarekin duen erlazioari dagokionez. Izan ere, medikuntza klasikoan bereiz artatzen dira gaixotasunak eta sintomak.

 

Trauma fisiko edo psikikoren bat pairatzen dugunean, gorputz osoa egokitu egiten da, oreka aurkitu nahian, funtzioari eragin ez diezaion. Baina oreka hori benetako oreka osasuntsuaren bizkar egiten da, eta hainbat nahasmendu eta disfuntzio eragiten ditu; horrek, denborarekin, gorputzaren sistemetako bati edo gehiagori eragingo die, eta askotariko gaixotasun eta sintomak agertuko dira; denek izango dute, ordea, kausa berbera.

 

Osteopatak jatorrizko kausa hori bilatzen du, zuzendu egiten du, eta gorputzak berez dituen sendatzeko eta erregulatzeko mekanismoek gainerakoa egin dezaten uzten du. Filosofia bat da, gaixoari eta gaixotasunari buruz duen ikuspegiagatik, eta pertsona osotasun gisa tratatzen du. Anatomian, fisiologian, psikologian eta logikan oinarritzen den zientzia bat da. Eta arte bat ere bada; izan ere, osteopatak bere haztatze esperientzia erabiltzen du disfuntzio-osteopatiak eragindako mugimendu-murrizketa sotilak bere eskuekin hauteman eta zuzentzeko.

 

Onarpena

 

OMEk (Osasunerako Mundu Erakundea) onartzen du medikuntza alternatibo, osagarri edo tradizionalen balioa (era berean erabilitako terminoak), horien artean osteopatiarena, eta gomendio egiten die herrialde kideei, erabili, sustatu eta gara dezaten. Gomendio hori OMEren (WHO ingelesez) dokumentu honetan agertzen da: “Estrategia de la OMS sobre medicina tradicional 2002 a 2005”.

 

Europako Parlamentuak, 1997ko maiatzaren 29ko LANNOYE/COLLINS ebazpenean profesio independentetzat jo zuen osteopatia.

Roberto Paniagua López / Lizardi 9, Bajo / 20130 Urnieta - Gipuzkoa / *Aurretiko hitzordua: 943 335 912 - 659 980 011                             www.maiteromero.com