En esta página se utiliza javascript para visualizar mejor las fotos, pero se puede utilizar sin tener activo javascript.

Osteopatiaren printzipioak

 

Egituraren eta funtzioaren arteko erlazioa:

 

Osteopatian, giza gorputzaren atal guztiak osotasun gisa hartuta jotzen dira egituratzat: hezurrak, muskuluak, fasziak, organoak, erraiak, guruinak, odol-hodiak, gorputz-likidoak eta abar. Anatomiak deskribatzen ditu atal horiek.

Eta funtzioak atal horietako bakoitzaren edo hainbat atalen artean osatutako multzoaren jarduera izendatzen du: digestio-funtzioa, arnas funtzioa, giltzaduretakoa, lokomoziokoa, hormonala eta abar. Horien dinamika Fisiologiak aztertzen du.

 

Osteopatiak erabateko erlazioa ezartzen du egituraren eta funtzioaren artean; beste hitz batzuetan esanda, funtzioa ezin beteko da ondo, baldin eta funtzio hori biltzen duen egitura osorik ez badago. Eta funtzioa desegokia bada, egitura normalari eragingo dio.

 

Esate baterako: torax bat zurruna bada edo mugikortasunik ez badu, ezin egingo da ondo arnas funtzioa. Edo zirkulazio-funtzioan gabeziaren bat bada, aldaketak izango dira modu kaskarrean garaztatutako ehunetan.

 

Gorputzaren batasuna

 

Gorputzak batasun gisa erantzuten die estimuluei. Horrek esan nahi du batasun horri eragiten dioten traumak nekez mugatuko direla egitura bakar batera. Horren ondorioz,  katean etor daitezke arazoak: gerrialdeko lehenengo edo bizkarraldeko azken ornoen finkapenak bularraldeko diafragmaren mekanikari eragingo dio, eta baliteke horrek, aldi berean, bihotzaren, arnasketaren eta gibelaren funtzioari eragitea; luzera, beharbada gerrialdeko mina eragingo du horrek, posiziora egokitzearen ondorioz.

 

Bizitza mugimendua da

 

Egitura anatomiko guztiak, izan trinkoenak (hezurrak), izan bigunenak (muskuluak, fasziak) edo izan jariakorrenak (odola, linfa, likido zefalorrakideoa), mugitzen ari dira elkarren artean. Mugimendu hori funtsezkoa da osasuntsu egoteko. Mugimendu normala (fisiologikoa) galtzean edo erasatean, mina edo gaixotasuna agertzeko baldintzak sortzen dira.

 

Homeostasia

 

Homeostasia organismoaren konposizio eta propietateen arteko oreka gordetzen saiatzen diren autoerregulazio-fenomenoen multzoa da: arteria-presioa, gorputz-tenperatura, hormona-jariaketa, immunitate-erantzuna eta abar.
Gorputzak oreka osasuntsura itzultzeko duen ahalmena da; lesio osteopatikoa zuzendu eta gero, gorputza berez itzuliko da lehengo osasun-egoerara eta bere onera ekarriko ditu ehun kaltetuak.

 

Aarteriaren legea

 

Odolak normal zirkulatzen duenean, gaitza ezin gara daiteke. Izan ere, gure odolak beharrezko elementu guztiak garraiatzen ditu berezko immunitatea eta gaixotasunen kontrako borroka bermatzeko.
Zirkulazioa gutxitzeak ehunen defentsa-ahalmena murriztea dakar, eta horrek bide ematen du disfuntzioak, infekzioak edo ehun hori bere onera ekartzeko zailtasunak ager daitezen.

Kontzeptu hori arteria, zain, linfa, likido zefalorrakideo, sinobia eta nerbio zirkulaziora zabaltzen da.

 

¿Zer da lesio osteopatikoa?

 

Hizkera arruntean eta are medikuen hizkeran (haustura, lokadura, etendura, ebakia, ultzera eta abar) ez bezala ulertzen da lesioa osteopatian. Adierazitako horiek bezain benetakoa da lesio osteopatikoa, baina ehunen hausturaren atalase kritikoaren azpian kokatzen da. Alterazioak funtzionalak dira. Gorputzeko edozein ehunen mugimendu normalaren (fisiologikoa) galera edo murrizketa gisa definitzen da.

 

Ezin ikus dezakegu lesio osteopatikoa erradiografien bidez edo azterketa biologikoen bidez. Bakar-bakarrik haztatuta sumatzen da. Eta haztatzen dago entrenatuta osteopata. Nola ulertzen da hori? Esate baterako, ardo-dastatzaileak gai dira, eta entrenatuta daude, ardoen kalitatea, jatorria eta are uzta-urtea ere asmatzeko. Eta ez dago datu horiek emango dituen analisirik, dastatzailearen ahalmenak baizik ezin eman ditzake. Osteopatak ahalmen horixe du bere pazienteen gorputz-ehunak ebaluatzeko.

 

Askotan, medikuntza klasikoan nahasketa funtzional deitzen diren horiek izango ditugu; esate baterako, nekea, idorreria, kolon narritakorra, kontzentratzeko zailtasuna, zefalea, arteria-presioaren igoera, hilekoaren mina, herstura, loaren nahastea eta abar. Beste batzuetan, seinaleak nabarmenagoak dira: tortikolia, migraina, lunbagoa eta abar.
Tratamendurik gabe, lesio osteopatikoak beti eboluzionatu egingo du, eta egiturari erasango dio.

 

Sintomen interpretazioa Osteopatian:

 

Pertsona bakoitzak, bere konstituzioaren, historiaren, joera genetikoaren, psikologiaren eta abarren arabera, bere modura erantzungo dio disfuntzioari. Denok ditugu “puntu ahulak”, eta hortxe agertzen dira gure sintomak. Baina sintoma bakoitzerako hainbat kausa izan ditzakegunez, gutxitan agertzen du sintoma batek argi eta zehatz zerk eragin duen. Osteopatarentzat, haztapen, mugikortasun eta entzute testek bakarrik ematen dute modua jatorrizko kausak modu fidagarrian aurkitzeko.

 

Sintoma edozein modutara ezabatzen badugu (medikazioarekin, esate baterako), organismoak pairatzen jarraituko du; izan ere, ez da kausa ezabatu, ondorioa baizik.
Hori irudi arrunt-arrunt batekin ulertuko dugu: gure autoan bagaude eta panelean argi gorria pizten bada, horrek esan nahi du zerbait ez dabilela ondo. Kontuan hartzen ez badugu edo zuzenean argia gorri jartzen duen kablea mozten badugu, argia ez da gehiago piztuko. Baina hori eragin zuen kausa konpondu gabe egongo da oraindik, eta, agian, egunen batean motorra itzaliko da.

 

Gure organismoak kanpoko erasoari berez erantzuteko daukan defentsaren lekukoak dira sintoma batzuk; esate baterako, sukarra, parametro normal batzuen barruan. Infekzioei buru egiteko gorputzak dituen baliabide naturaletako bat da hori. Gorputzaren tenperatura igotzean txikiagoa da birusa edo mikrobioak biderkatzeko arriskua. Beste sintoma batzuek gure organismorako toxikoak diren elementuak ezabatzen dituzte: beherakoa, gorakoa, krisi hepatikoa, sudur-hemorragia eta abar.

 

 

Roberto Paniagua López / Lizardi 9, Bajo / 20130 Urnieta - Gipuzkoa / *Aurretiko hitzordua: 943 335 912 - 659 980 011                             www.maiteromero.com