En esta página se utiliza javascript para visualizar mejor las fotos, pero se puede utilizar sin tener activo javascript.

Tratamenduak

 

Izaki bizidun guztiek atera dezakete onura tratamendu osteopatikotik, sortzen direnetik adin aurreratuenera arte.

 

Osteopatiak gaixotasunik ez izateko eta sendatzeko balio du.

 

Mekanika nahasia duen eta funtzioa berrezarri behar zion egitura batetik abiatzeak modua ematen du gaixotasunaren egoera guztien gaineko ekintza bideratzeko.

 

Osteopatiak hezur-giharretako lesioetan duen arrakastaren ondorioz, jendeak uste du bere jardun-esparru bakarra horixe dela. Alabaina, osteopatiaren bidez zenbat eta zenbat gaitz trata daitezkeen ikusi besterik ez dago konturatzeko osteopatia, egiaz, gorputz osoa modu naturalean osatzen laguntzeko modu bat dela, droga arriskutsuen laguntzarik gabe.

 

Buruko minak: zefaleak, jakekak (ageriko kausarik gabeak), Arnolden neuralgia, aurpegiko algia baskularra, neuralgia trigeminala, digestio-jatorriko zefaleak, alergien ondoriozkoak, bistaren ondoriozkoak, hilekoaren ondoriozkoak eta abar.

 

Sudurra, eztarria, belarria: errinitisa (kronikoa, alergikoa), sinusitisa, eztarriko mina, angina errepikakorrak, otitisa, dastamena galtzea, usaimena galtzea, belarrietako burrunbak, Meniereren gaixotasuna, entzumena gutxitzea.

Ikusmen arazoak: miopia asko, hipermetropiak, haurraren estrabismoa, diplopia, hanturak (konjuntibitisa, keratitisa), hipertentsioa, glaukoma, begietako mina, buruko mina irakurtzean, bista nekatzea, egokitze-nahasmenduak.

 

Giltzadura tenporo-mandibularraren sindromea: giltzaduretako min bizia eta arina, buruko, lepoko eta bizkarreko mina, eta insomnioa. Haurretan, garezurraren normalizazioak mesede egiten dio ortodontzia-tratamenduari. Ezinbestekoa da odontologoaren eta osteopataren arteko lankidetza.

 

Gaixotasun infekziosoak, biralak, alergikoak: osteopatiak eten egiten du gaixotasun errepikakor horien ziklo neketsua.

 

Biriketako arazoak: bronkitisa, eztula, disnea, asma, enfisema.

 

Bihotz-zirkulazioetako arazoak: dardarak, arritmia, bradikardia, takikardia, hiper eta hipotentsioa, barizeak, hemorroideak.

 

 

Digestio-arazoak: bagoaren sindromea, goragaleak, behazuneko nahasmenduak, kolitisa, diarrea, hiato-etena.

 

Giltzurrun- eta gernu-arazoak: giltzurruneko gutxiegitasuna, zistitisa, enuresia, inkontinentzia, mina pixa egitean.

 

Arazo genitalak, ginekologikoak, sexualak: amenorrea, dismenorrea (mina hilekoa izatean), menopausiako nahasmenduak, inpotentzia eta antzutasun kasu batzuk.

 

Arazo endokrinoak: hipofisiaren gutxiegitasuna, hazte-nahasmenduak, tiroide-nahasmenduak, kortiko-suprarrenaletakoak, obulutegikoak.

 

Nerbio-sistemako nahasmenduak: Haurretan: mugimen eta buru-defizita. Portaera-anomaliak eta ikasteko anomaliak.

 

Giltzaduretako arazoak: artritisa, artrosia, giltzaduretako mina, bizkarreko mina, neuralgia, ziatikak, pruralgiak, lepo-besoetako neuralgia, periartritisa, tendinitis batzuk, zaintiratuak.

 

Sailkatu gabeko arazoak: anemia, zelulitisa, karranpak, nerbio-depresioa, Dupuytrenen gaixotasuna, ekzema, nekea, eskola-nekea, zotina, insomnioa eta lo-nahasmenduak, zorabioa.

 

Osteopatia eta haurdunaldia

 

Medikuntza osteopatikoak sendatu eta prebenitu egiten du, alderdi guztietan. Baina, modu ikusgarrienean, haurren eta haurdunen artatze-eremuan eragiten du.

 

Haurdunaldiak ezin konta ahala aldaketa eragiten ditu amagaietan: emozionalak, jarrerazkoak, biomekanikoak, hormonalak eta abar.   

Aldaketa handi horiek oso denbora laburrean gertatzen dira, eta, maiz, askotariko nahasmenduak izaten dira, hala nola minak, digestio-disfuntzioak, gernu-disfuntzioak, sexu-disfuntzioak eta beste hainbat.

 

Aldi horretan segimendu osteopatikoa eginez gero, aldaketa horietara hobeto egokitu ahal izango da, eta bizi-kalitate hobea izango dute etorkizuneko amak eta haren jaioberriak.

 

Muskulu-eskeletoen aparatuak, diafragmak, perineoak ondo funtzionatzen badute, erditzea errazagoa izango da, eta ondoko susperraldia hobea eta azkarragoa izango da. Aldi berean, umekiak odol gehiago eta oxigenazio hobea izango ditu; gainera, postura txarrik edo komeni ez denik ez hartzeko modua izango da, hala nola plazenta prebioa ez izateko, askotan zesarea egitera behartzen baitu.

 

Osteopatia jaioberrietan eta haurretan

 

Burua da jaioberriaren atalik handiena, eta haurdunaldian, batez ere erditzean, indar handia egiten da buruan. Erraz ulertzen da indar horiek kalte egin diezaieketela oraindik oso bigunak diren hezurrei eta hezurren arteko mugimenduari.

 

Mugimendu horiek mikrometrikoak dira, baina erabakigarriak dira nerbio-sistema garatzeko.

 

.Erditzean izaten diren arrisku ohikoenak, arrazoi hauengatik:

 

- Erditze goiztiarra.

- Tanta bidezko indukzioa, zeinak umetokiko kontrakzioek jaioberriaren buruaren gainean egiten duten indarra 10ekin biderkatzen baitu.

- Jaioberria atxikitzea, amari hankak ixteko eskatuta.

- Forzepsak edo bentosak erabiltzea.

- Haurdunaldi anizkoitza.

- Zesarea.

- Erdi-urren dagoenaren sabela hertsatzea, jaioberria jaisteko.

- Jaioberria handiegia izatea amaren pelbisaren aldean, eta abar.

 

.Jaioberrien sintoma ohikoak:

 

- Buruaren deformazioa.

- Begi bat bestea baino handiagoa edo beherago izatea.

- Belarri bat askatuagoa edo beherago izatea.

- Esnea botatzen duten jaioberriak (edota negar asko egiten dutenak).

- Lorik egiten ez duten edo lo gehiegi egiten duten jaioberriak.

- Jaioberri mugituak, edo, alderantziz, mugitzen ez direnak.

- Arnasteko edo irensteko nahasmenduak.

- Postura deigarria. Beti postura berean jartzen diren edo postura jakin bat atsegin ez duten jaioberriak

- Gorputzaren atalen bat, burua, oinak, bizkarrezurra edo besteren bat, ukitzen zaienean negar egiten duten jaioberriak.

 

.Haurtzaroan agertzen diren nahasmenduak:

 

- Loaren edo kontzentrazioaren nahasmenduak.

- Ikasteko zailtasunak.

- Arnas aparatuko edo belarrietako nahasmendu errepikatuak: otitisa, bronkitisa, bronkoespasmoak, croup faltsua, asma.

- Dislexia, hizkuntza-nahasmenduak, digestio-nahasmenduak: gorakoak, beherakoak, idorreria.

- Motrizitate-zailtasunak.

- Hiperaktibotasuna, oldarkortasuna, suminkortasuna.

- Oinen deformazioa, bizkarrezurrarena, eta abar.

Oso maiz, helduek dituzten nahasmendu askok jaiotzean eragindako traumatismoetan dute jatorria.

 

.Kirol jatorriko arazoak:

 

Gaitz askok kiroletan dute jatorria, batez ere modu intentsiboan egiten baldin bada. Horregatik, herrialde garatuetan, diziplina guztietako kirol talde gehienek zerbitzu osteopatikoa izaten dute (automobilismoan, atletismoan, golfean, futbolean, tenisean eta abarretan, eta baita eta bela-nabigazioan eta zaldiketan ere).

 

Zerrenda hori, osteopatia-kontzeptuari dagokionez, ezin izan daiteke zehatza. Informatzeko baizik ez da.

 

Gaixotasunak dituzten pertsonak sendatzen ditu osteopatak, ez gaixotasunak.

 

 

Roberto Paniagua López / Lizardi 9, Bajo / 20130 Urnieta - Gipuzkoa / *Aurretiko hitzordua: 943 335 912 - 659 980 011                             www.maiteromero.com